Jakietako bakteriak Interneten

2003/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako erakundeek ComBase zerbitzua jarri dute martxan Interneten, doan. ComBase-n jakiek izaten dituzten bakterioen inguruan azken 20 urteetan egindako hainbat ikerketaren informazioa bildu dute. Bi helbide hauetatik sar daiteke: http://wyndmoor.arserrc.gov/combase eta http://www.ifr.ac.uk/combase