}

Jaia atzo Kafe Antzokian

2001/11/30 Elhuyar Zientzia

Internet jaia eta Berri Txarrak. Arratsaldeko bostetatik gauerdira jai giroa izan zen atzo Kafe Antzokian Zientzia.net-en eskutik.

Arratsaldean Kafe Antzokia ziberkafe bihurtu genuen eta Internet-en euskaraz ere nabiga dezakegula agerian geratu zen. Lagun mordoa ibili zen zibertxokoaren inguruan eta bertako euskaltegiko ikasleen bisita ere jaso genuen.

Eta gaueko hamarretatik aurrera, Berri Txarrak taldeak 'Eskuak/ukabilak'disko berria aurkeztu zuen. Kafe antzokia goraino bete zen eta Berri Txarrak taldeak ez zuen huts egin. Ikuskizun ederra eskaini zuten.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia