}

Izotza ezin sentitu

2007/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izotza ezin sentitu
2007/09/01 | Elhuyar
(Argazkia: P.W. Reeh & C. Forster)

Alemaniako zientzialari batzuek hotza sentitzeko gaitasuna ematen duen proteina aurkitu dute. Nav1.8 izena du, eta zientzialariek bazekiten kaltetutako ehunak detektatzeko prozesuan ere parte hartzen duela. Are gehiago, Nav1.8 proteinak kaltetutako nerbioak puztu eta mina sentiarazteko prozesu molekularretan esku hartzen du.

Azken batean, mina sentiarazteko, nerbio-sistemak seinale elektriko bat transmititu behar du neuronaz neurona. Hain zuzen ere, Nav1.8 proteinak seinalea neuronen mintzean transmititzen laguntzen du. Zientzialariek ikusi dute, gainera, proteinak tenperatura baxuetan ere funtzionatzen duela. Beraz, min horren jatorria hotza den kasuetan ere funtzionatzen du Nav1.8 proteinak (izotz-puska bat eskuan hartzen dugunean, adibidez).

Aurkikuntza baieztatzeko, sagu bat erabili dute zientzialariek. Nav1.8 proteina kendu diote, eta, ondorioz, saguak ez du hotza sentitzeko ahalmenik.

1
234
2007
9
004
Biokimika; Genetika
Berriak labur
5

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia