}

Izan den igelik handiena

2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Izan den igelik handiena
2008/04/01 | Elhuyar
Beezelbufo igelaren ustezko tamainaz jabetzeko marrazki bat.
SUNY-Stony Brook

Beezelbufo edo deabruaren igela deitu diote, zientzialariek dakitela, naturan izan den igelik handienari. 40 cm luze eta 5 kg zela kalkulatu dute zientzialariek, Madagaskarren aurkitu dituzten aztarna fosiletatik abiatuta. Haien arabera, duela 65-70 milioi urte bizi izan zen, eta igel haren gertueneko ahaideak Hego Amerikan daude gaur egun. Hain zuzen, zientzialarientzat misterio bat da igel horiek eta beste animalia batzuk hain antzekoak izatea Hego Amerikan eta Madagaskarren: antzekotasunak aintzat hartuta, badirudi lurralde horiek uste den baino geroago banandu zirela. Ikerketa PNAS aldizkarian argitaratu dute.

1
241
2008
4
001
Paleontologia
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia