Itzulpen-zerbitzu telefonikoa
1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
AT & T etxeak itzulpen-zerbitzu telefoniko bat jarri du martxan Estatu Batuetan, ingelesik ez dakitenek ingelesez mintzatzen den edonorekin komunika daitezen.
AT & T Language Line
izeneko zerbitzu hau eguneko 24 orduetan dago martxan eta 143 hizkuntza eta dialekto interpreta ditzake. Zerbitzu honetara konektatu ahal izateko zenbaki konkretu bat markatu behar da. Deia doan da eta erabiltzailea segundo gutxi batzuetan konektatzen da interpretatzailearekin.
Zerbitzu honek bi norantzatan funtzionatzen du: hots, beste hizkuntza batetik ingelesera itzuliz, edota alderantziz, ingelesetik beste hizkuntza batera itzuliz. Honez gain, zerbitzuak idatzizko materiala ere itzul dezake erabiltzaileak hori nahi izanez gero.
AT & T etxearen aurrikuspenetan espainiera, japoniera, errusiera, alemana, italiera eta grekoa dira zerbitzu honetan gehien erabiliko diren hizkuntzak. Gutxien erabiliko direnak berriz, armeniera, siouxera, errumaniera, punjabiera, tuiera eta wuxinesera, nahiz eta hauentzat ere interpretatzailerik egongo den.