}

Itsasontzietarako helize berria

1999/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Joan den maiatzaren erdialdera Hendaiako portuan eta itsaso zabalean itsasontzietarako helize berria probatu zuten. Inasmet teknologia-zentroak CADEM erakundearen eskariz garatutako proiektuaren emaitza izan da "Gure ama Martina" arrantzontzian jarri eta probatu zuten helizea. Berau material konposatu (konposites deitutako) berriekin egina dago eta horrela urarekiko marruskadura txikiagoa izatea lortu dute. Ondorioz, motorrak egindako lanari etekin handiagoa ateratzen zaio.

Normalean helize klasikoen errendimedua % 50ekoa da eta gainontzekoa kabitazio-efektuak eraginda galtzen da. Gainera, marruskadura murriztuta erregaia aurreztu, maniobragarritasuna hobetu eta zarata eta bibrazioak txikiagotu ere egiten omen dira..

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia