}

Itsasoko espezieen errolda gora eta gora

2005/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zenbat bizidun daude itsasoan? Itsas biziaren nazioarteko errolda nagusiak bost milioi sarrera baino gehiago ditu dagoeneko; 38.000 espezie, guztira. Gainera, espezie berriak oso azkar ari dira gehitzen errolda horretan.

Izan ere, 13.000 espezie berri sartu ziren 2003an. Erroldak hazkuntza esponentziala du, eta, adituen arabera, hazkuntza hori ez da geldituko hurrengo urteetan. Datu horiek Hanburgon egindako biltzar batean aurkeztu zituzten azaroaren 29an.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia