Itsas mailak gora egin zuen
2000/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Poloetako izotza urtzen bada, itsas mailak gora egingo du eta kostaldeko herri asko urperatu egingo dira. Ez dago ezer berririk esandakoan. Gure artean aspalditik dabilen gaia da hori, eta izan, uste baino zaharragoa da aipatutako fenomenoa.
Duela 125.000 urte ere itsas mailak gora egin zuen, egun baino 5 metro gorago egon omen zen orduan. Itsas maila igoarazi zuen uraren jatorria ez zegoen, ordea, oso argi. Antartikako mendebaldeko izotz-geruza zen susmagarri nagusia, itsas maila baino beherago egonik urtzeko joera handia baitzuen. Baina Estatu Batuetako ikertzaileek iparraldean kokatu dute erruduna. Kaliforniako Unibertsitateko ikertzaileek oxigeno-atomoaren isotopoak aztertu dituzte eta garai hartan Groenlandiako tenperatura oraingoa baino 8 ºC beroagoa zela ikusi dute.
Haien ustetan, Ipar poloko izotzaren urtzea izan zen aspaldiko itsas mailaren igoeraren errudun, eta ez, orain arte uste zen gisa, Hego poloko izotza urtzea.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia