}

Itsas hondoetako misterioak

2000/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Itsas hondoetatik etengabe datorkigu izaki bitxienberri. Izaki horiek milaka metroko sakoneran bizi dira, bertako sumendien berotasunaren babesean. Fotosintesia egiteko aukerarik ez dutenez (eguzki- -argia ez da haraino iristen), uretan disolbatutako mineralak zuzenean bereganatzen dituzte. Bizi-iturburu horiek oso toxikoak dira, ordea; ura, bertako itsaski, zizare edo itsas izarrentzat erabat kaltegarri diren konposatu
toxikoz beteta dago. Nola bizi daitezke orduan animaliak han? Ikertzaile britainiarrek kaltetutako ADNa osatzeko gai diren zizare eta muskuiluak aurkitu dituzte gune horietan.

Ehundaka kilometro igeri egiteko gai diren ganba itsuak ere aurkitu dituzte. Ganba gazteek begiak dituzte eta hondoetan higitzen direnean fitoplanktonaz elikatzen dira, ganba arrunten antzera. Baina behin heltzen direnean, begiak galdu eta sufrez elikatzen diren bakterioak jateari ekiten diote.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia