<i>Trackball</i> sagu estatikoa

Duela urtebete merkatuan agertu zen trackball sagu estatikoa erabilgarri da jadanik PS/2, OS/2 eta DOSeko Windows sistemetan.

<i>Trackball</i> sagu estatikoa


Gailu honek saguaren abantailak eta arraste-bolarenak konbinatzen ditu diseinu ergonomikoan. Diseinuari garrantzi handia eman diote Logitech etxekoek; gailu honen egileek. Erpuruak kurtsorearen higidura kontrolatzen duen bola mugitzen duen bitartean, hatzak hautaketa-tekletan eroso kokatzeko moduan dago egina.

Leku txikiek eta gainazal irregularrek sortzen duten arazoa konpondu egiten da mekanismo berri honekin eta ezaugarri honi esker oso egokia gertatzen da ordenadore eramangarrietan.

Trackball-ek menuak ere sor ditzake LogiMenu programaren bidez. Hardware honen bereizmen lehenetsia 300 dpi-koa (puntu/hazbete-koa) da, baina 50-15000 dpi bitarteko balioa definitzeko aukera ematen du.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Hardwarea