}

Islandiako Strokkur geyserra

2001/01/02 Elhuyar Zientzia

Nahiz eta bere izenak hala adierazi, zirkulu artikoaren barnean kokatuta dagoen Islandia ez da elur iraunkorretako lurra. Izatez, Islandia suzko eta izotzezko lurra da.

Islandiak baliabide natural gutxi duen arren, irudian agertzen den bezalako geyserrak eta iturri termalak energia geotermiko iturri gisa erabiliak dira. Munduan 750 geyser baino gutxiago daude. Geyserra sortzeko, ur asko izateaz gain, bero handia eta lur-ezaugarri bereziak behar dira.

Islandiako 300.000 biztanleen % 85ak energia geotermikoa erabiltzen du bere etxea berotzeko. Gainera, elikagai-inportazio behar handirik ez dute, geotermikoki berotutako berotegietan behar duten guztia landa dezaketelako.

Irudian agertzen den Strokkur geyserra Islandiako hego-ekialdean dago, eta 20 m inguruko altuerara bidaltzen du ura 3 minututik behin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia