}

Irudiak lantzen

1990/02/01 Arrojeria, Eustakio - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa | Lizaso, Pili - Informatika SailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Nola alaitu programa? Nola egin erakargarriagoa? Honetan, azaltzeko erak badu garrantzia. Azaltzeko eran berriz, irudiak ere badu berea. Baina gehienetan, PC eta bateragarrietan hori lantzea ez da gauza erraza izaten.

“Orain badakigu” izenburuaz eman zion hasiera “Etxeko ordenadorea” sailari J. M. Iturriotzek 1986ko otsailean. Bertan arlo honi dagokionez, irakaskuntzaren mundua nondik nora bideratzen zen adierazten zitzaigun eta programatzaileek erabili behar zuten tresneria zein zen zehazten, besteak beste.

Harez gero gauzak nahikoa aldatu dira eta SPECTRUMaren hedapena etxeetan erabiltzera mugatu dela esan badaiteke ere, ezin esan PC eta bateragarriena eskoletara mugatu denik, zeren eta zenbait etxetan (eta gero eta gehiagotan) bai bait dago PCren bat.

Irakaskuntz munduan ahalegin handiak egin badira ere, tamalez ez dela nahikoa egin esan behar. Makina bat arazo sortu da praktikara eramateko unean; bai tresneri aldetik, bai irakaslegoaren aldetik eta baita programatzaileen aldetik ere. Arazoak arazo, bide bat egin da, eta guk geure aldetik, programatzearen bideari ekin diogu. Bertan metatzen joan garen esperientzia aldizkarian azalduz joan gara eta horixe da oraingoan ere egin nahi duguna.

Programatzeko unean ezinbesteko garrantzia du programa alaiak burutzeak. Bai; ezinbesteko garrantzia; ia edukinak duen adinakoa.

Beraz, nola alaitu programa? Nola egin erakargarriagoa? Honetan, azaltzeko erak badu garrantzia. Azaltzeko eran berriz, irudiak ere badu berea. Baina gehienetan, PC eta bateragarrietan hori lantzea ez da gauza erraza izaten.

Bestalde, eta aitortu egin behar, teknika honen garapenean aurrerapauso handiak ematen ari dira guztion onerako; scanner-ak lekuko. Baina, bitarteko hauek erabiltzea ez dago gaur egun guztion eskueran. Dena den, badaude bitarteko sinpleagoak ere eta horietako bat da gaur guk hemen agertu nahi duguna; higidura-teklen kontrolean oinarritzen dena hain zuzen.

Proposatzen dugun posibilitate hau, esan bezala, higidura-teklak kontrolatzean eta noiz irudikatu nahi den eta noiz ez adieraztean datza. Gauza erraza eta sinplea, baina oso praktikoa; programatxo honekin egindako irudiak fitxategi batean gorde bait daitezke, ondoren beste programaren batean erabili ahal izateko. Ea zuretzat ere baliagarria den.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia