}

Irakurlearen txokoa. Martxoa

1989/03/01 Larraz, Joan Jesus | Lizartzategi, Antxon Iturria: Elhuyar aldizkaria

Galdera hau da: Mikrouhin-labeek giza gorputzarentzat kalterik bai?

GALDERA

Egunkari batean mikrouhin-labeei buruzko artikulua irakurri nuen. Bertan, haurdunek ez erabiltzea gomendatzen zuten, baina ez zuten azaltzen zergatik. Galdera hau da: Mikrouhin-labeek giza gorputzarentzat kalterik bai?

Endika de Miguel

1. ERANTZUNA

Egia esan, irakurleak egiten duen galderari buruz ez dut daturik. Bibliografia sakon aztertu ondoren mikrouhinak emakumezko haurdunentzat kaltegarri izan daitezkeela ez dut inon topatu. Beraz, ez dut uste kezkatzekoa denik.

Joan Jesus Larraz

Ginekologoa

2. ERANTZUNA

Mikrouhinezko labeak, 2450 MHz-eko uhinak sortzen ditu, eta barruan dagoen janariaren molekulak marruskatu erazi egiten ditu. Maiztasun handiko marruskadura dagoelako azkar berotzen da janaria. Janariak gainera, mikrouhinak kontzentratu erazi egiten ditu labearen barruan.

Mikrouhinak kanpora irtengo balira (eta hori ia ezinezkoa da, oraintxe esango dugunez) eta zure eskua harrapatuko balute, eskua berotu egingo lukete. Ez litzateke besterik gertatuko. Begiak eta barrabilak sentiberagoak dira mikrouhinekiko; azkarrago berotzen dira alegia. Baina efektua berotzea bakarrik da eta ez erradioaktibitate edo beste inolako kutsadura misteriotsurik.

Dena dela, mikrouhinak sukaldaria harrapatzea ezinezkoa da. Batetik, atea ongi itxita ez badago labea ezin da piztu. Bestetik, inork tranpaz ateko segurtasuna “puenteatu” edo saihestuko balu, barruko fusiblea erre egingo litzateke eta etxeko teknikariaren premia legoke berriz martxan jartzeko.

Labearen diseinua oso ongi ezagutu eta oso intentzio txarrez leku batzuetan zuloak eginez gero, mikrouhinen ihesa egon daiteke (labe barruan janaria balego ez legoke ihesik, mikrouhinak barruan kontzentratuko liratekeelako). Ihesak harrapatutako alderdia berotu egingo litzateke, besterik ez. Baina hori hain da zaila! Ezinezkoa dela esan daiteke.

Gainera, 200ºCra berotutako labe arruntera ere burua sartzen baduzu, berotu egingo da, noski.

Antxon Lizartzategi

Moulinex-eko teknikaria

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia