‘Ipuin-kontalaria’, hil egin da
2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urtarrilean, Stephen Jay Gould Euskal Herrian izan zeneko berri eman genuen Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkarian. Izan ere 2001eko abenduan Euskal Idazleen Elkarteak antolatutako Prosa Zientifikoari buruzko I. Biltzarrean parte hartu zuen, eta harekin hizketan aritzeko aukera izan genuen. Orain, ordea, bost hilabete geroago, bere heriotzaren berri eman beharrean gaude.
60 urterekin hil da, 40 zituenean diagnostikatu zioten minbiziak jota; abdomeneko mesoteliomak jota, zehatzago esateko. Berak ere ikertu zuen gaixotasun horren inguruan, eta bazekien sendaezina dela. Baita jende gehiena gaixotasuna diagnostikatu eta zortzi hilabeteko epean hiltzen dela ere. Baina berak esaten zuen moduan, “biologo eboluzionista orok badaki bariazioa naturaren funts aldaezina dela, eta nik bariazio horren barruan jartzen dut nire burua”.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia