}

Interakziozko telebistan atzerapena

1994/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Finantza-baliabide handiak dituztenek multimediaren arloa oso egokitzat jotzen dute beren inbertsioak egiteko, errentagarritasun handikoa delakoan. Proiektu handiak bultzatzen dituzte, baina batzuetan emaitzak gauzatu arte uste baino gehiago itxaron behar izaten da. Time Warner-ek adibidez, Estatu Batuetako Florida-ko Orlando-n bere proiektuak gutxienez sei hilabeteko atzerapena izango duela adierazi du. Proiektuaren funtsa, 4.000 etxetan interakziozko telebista instalatzea da, baina, ez hardwarea eta ez softwarea, ez dira prest egongo.

Esan beharra dago Bell telefono-konpainia eta TCI konpainiaren arteko harremanak hautsi baino zerbait lehenago izan dela Warner-en iragarpena, eta bi konpainia erraldoi horien elkartzeak informazio-autopisten arloari bultzada nabarmena eman behar ziola.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia