Inspiraziorako topaketak: Izan ikertzaile eta asmatzaile Bizilaben

Inspiraziorako topaketak: Izan ikertzaile eta asmatzaile Bizilaben


Erakundea: Bizilabe.

Topaketen iraupena: 1,5 orduko saioak.

Lekua: Bizilabe

Deskribapena: Bizilabe-Elhuyar metodologian oinarrituta, Bizilabe ikerketa-zentroan 10-19 urtera bitarteko gazteek puntako gaietan eta erronka errealekin egiten dute lan, zientzia eta teknologia proiektuak eginez. Bide horretan, profesionalak ezagutzeko eta enpresa eta ikerketa zentroak bisitatzeko aukera eskaintzen zaie.

Indarguneak:

  •  ‘Bizilabe-Elhuyar metodologian’ oinarrituta dago proiektua, genero-ikuspegia eta inklusioa kontuan hartuta.
  • Ikertzaile profesionalekin – emakumezkoekin batik bat– harremana izaten dute gazteek. Proiektuak garatzeko aholkuak jasotzearekin batera, STEM profesionalekiko izan ditzaketen aurreiritziak hausten dira horrela, batik bat nesken artean.
  • Enpresak eta ikerketa zentroak ezagutzeko aukera izaten dute gazteek. Honela, STEM profesio desberdinak bertatik bertara ezagutu eta Bizilaben landu dutena mundu profesionalean nola gauzatzen den ikusten dute.
  • Eskualdeko zientzia eta teknologia sarearen inplikazioa bilatzen du, STEM komunitatea eraikiz.

Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen.

STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

STEAM-hezkuntza