Inspiraziorako topaketak: Ikerketa-zentroan
2021/04/20 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Erakundea: CFM (Centro de Física de Materiales-Materialen Fisika Zentroa) eta Donostia International Physics Center (DIPC).
Topaketen iraupena: 2 ordu.
Lekuak: CFM eta DIPC.
Deskribapena: Materialen Fisika Zentroan (CFM, CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerren (DIPC) urtero jartzen dituzte martxan Gipuzkoako eskolei bideratutako bisitak. 14 bisita programatzen dira, eta 500 ikasle inguru jasotzen dituzte zentro horietan.
Indarguneak:
- Mundu mailako ikerketa-zentro onenetakoen muin teknikoak eta pertsonalak ezagutzea.
- Kulturaniztasuna bistaratzea, eta erakustea gaur egungo zientzia mundu guztiko adituen arteko lankidetzan oinarritzen dela.
- Arraza-, genero- eta hizkuntza-estereotipoak apurtzea.
- Emakumeei ikusgaitasuna ematea, nahiz eta gaur egun genero-proportzioa ez den orekatua.
- Esperientzia aparta izatea gazteentzat.
Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen.
eu es fr en ca gl