"Indar" etxeak superreroalezko elektroimana

Beasainen motore elektrikoak egiten dituen INDAR enpresak, ikerketa-proiektu baten ondorioz superreroalez osatutako elektroiman berria lortu duela eman du aditzera.

Superreroaleak korronte elektrikoarekiko erresistentzia ohmikorik ez duenez, elektroiman txikietan korronte-intentsitate handiak igaroarazita intentsitate handiko eremu magnetikoak lor daitezke.

"Indar" etxeak prestatutako elektroiman berri hauek, Genevan dagoen partikula atomikoen azeleragailuan erabiliko dituzte.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Fisika

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali