Inasmet-en berriak
1991/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Donostian dagoen INASMET material-zentru teknologikoa, hamazortzi proiektu europarretan parte hartzen ari da. Besteak beste, energia, ingurugiroa, teknologia garbiak eta hondakinen birziklapena, lehengaiak, SPRINT, EURAM, BRITA, COMET etab. dira proiektu hauen funtsa. Proiektu hauetan INASMET Europako zentrurik garrantzitsuenekin ari da elkarlanean.
Azkeneko Noticias INASMET izeneko aldizkarian honako hau esaten da: joandako krisi-urteetan metatutako esperientzia oso eraginkorra izan da ondoren gertatu den ekonomi berpizkuntzan. Inbertsiotan eta berrikuntza teknologikoan, ikerketa eta garapenean egindako ahaleginak oso garrantzitsuak izan dira kalitate, produktu, prozesu eta kostuen konpetitibotasuna hobetzeko. Beraz, berrikuntza teknologikoaren bidea alde batera uzten bada, azken urteotan sortutako dinamika eten egin daiteke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia