}

Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak

2016/11/18 Agirre Ruiz de Arkaute, Aitziber - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

iktusaren-ondorioak-murrizteko-itu-terapeutiko-ber

Ez da erraza zientzia-aldizkari baten azala lortzea, baina Achucarro eta EHUko ikertzaileek eta CIC biomaGUNEko ikertzaileek elkarlanean egindako ikerketa batek lortu du. Iktusa edo garuneko iskemiaren inguruko haien lana Theranostics aldizkariaren azalean jarri dute. Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak identifikatu ditu lan berriak.

Iktusa garuneko odol-fluxua une batez edo behin betiko murrizten denean gertatzen da, eta garuneko kalte askoren eragilea da. Kalte batzuek ez dute atzera bueltarik, eta betiko geratzen dira ondorioak. Glutamatoa da neurotransmisore kitzikatzailerik ugariena garunean –neuronen arteko komunikazioan funtsezkoa–, eta glutamato-maila aztoratzeak eragiten ditu kalte horietako asko.

Duela bi urte, glutamato-mailako aztoramendu horretan inplikatutako proteina bat identifikatu zuten bi ikerketa-taldeek, eta oraingo ikerketan, proteina horrek berak iktusaren ondoren gertatzen den hanturan ere parte hartzen duela argitu dute. Iktusaren ondorioak murrizteko itu terapeutiko berriak identifikatzeko balio izan du, hortaz, ikerketak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia