}

IKERLANen 25. urteurrena

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

IKERLAN

IKERLAN aurten, bere sorreraren 25. urteurrena ospatzen ari da. 1974an sortu zenetik, enpresek teknologia- eta antolaketa-mailan dituzten arazo zehatzak konpontzeko ikerketan jardun du zentroak, haiek beren berrikuntza-politikak eta estrategiak garatu eta gauzatu ditzaten.

Nahiz eta zentroaren hasierako proiektua hiru industri arlotan oinarritu, eraikinak eta instalazioak ere planteamendu horren araberakoak zirelarik, 1980an zentro-eredu horizontala ezarri zen, teknologietan oinarritua eta arlo askotako eskabideari erantzuteko gaitasuna zuelarik. 1998ko urriaz geroztik, zentroko espezialitate-arloak biltzen dituzten dibisio operatiboak bi lekutan daude: bata, IKERLAN-Mekatronika (Elektronika eta Sistemen eta Diseinu eta Produkzioko Teknologien dibisioekin), Arrasaten dago; eta bestea, IKERLAN-Energia (Energia dibisioarekin) Araban dago, Miñaoko Teknologi Elkartegian.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia