}

Ikasleak errudun? Ezta ...

2000/01/16 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Nota txarrak eraman eta, sarri askotan, ikasleek galantak entzun behar izaten dituzte. Seguruen gehienetan gurasoak ez dira oso oker ibiliko, baina, kontuz, baliteke errua ez izatea seme-alabena, ikasgelaren akustika txarrarena baizik. Izan ere, duela gutxi Ohioko aditu-talde batek hango lehen hezkuntzako 32 gela aztertu ditu. Guztietatik 2k baino ez zituzten betetzen gutxieneko akustika-baldintzak. Beraz, egoera horretan irakaslea ez da bere mezuak behar bezala helarazteko gai izaten; ikasleak, jakina, gutxiago mezua behar bezala jasotzeko.

Ohion egin duten ikerketaren arabera, ikasleak ez baditu irakaslearen azalpenak behar bezala aditzen, ikasketetan huts egiteko aukera handiak ditu. Sarritan soinuak hormetan oso modu arraroan errebotatzen du, hitzen esanahia mozorrotzen du, eta ulermena galarazi. Haur txikienek benetako arazoak izaten dituzte horrelakoetan, oraindik hitz egiten ikasten ari baitira; helduagoek, berriz, hiztegi aberatsagoa dutenez, ulermen-arazo horiek nolabait konpontzen dituzte.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia