}

Ikasle gazteen eta ikertzaileen arteko topaketak Nafarroan eta Gipuzkoan

2022/03/21 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Elhuyar Zientzia Azoka ekimenean parte hartzen ari diren Nafarroako eta Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako hainbat ikastetxetako 106 ikaslek Nafarroako Planetarioan eta Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egin diren “Parekoen arteko topaketatan” hartu dute parte; Elhuyar Zientzia Azokarako lantzen ari diren zientzia eta teknologiako proiektuen inguruko iradokizun eta aholkuak trukatu dituzte ikertzaile profesionalekin.

ikasle-gazteen-eta-ikertzaileen-arteko-topaketak-n
Parekoen Arteko Topaketa

Nafarroako “Parekoen arteko topaketa” (Iruñean, 2022ko otsailaren 25ean):

STEAM Planetak eta Elhuyarrek antolatu zuten “Parekoen arteko topaketan” Nafarroako Bigarren Hezkuntzako ikastetxe hauetako 33 ikasle izan ziren: Leitzako Amazabal BHI, Mutiloako Luis Amigó Ikastetxea eta Iruñeko Biurdana BHI. Eta eurekin batera Nafarroako Unibertsitatetako eta hainbat ikerketa-zentrotako 14 ikertzaile ere. Gazteek ikertzaileei aurkeztu zizkieten proiektuak apirilean Iruñeko Teknozientzia Azokan aurkeztuko dituzte, eta, ekainean, Bilboko Elhuyar Zientzia Azokan.

Gipuzkoako “Parekoen arteko topaketa” (Donostian, 2022ko martxoaren 21ean):

Kutxa Fundazioaren Eureka! Zientzia Museoak eta Elhuyarrek antolatutako “Parekoen arteko topaketan” Elhuyar Zientzia Azokan parte hartzen ari diren Gipuzkoako Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako hainbat ikasle izan dira, hala nola Beasaingo La Salle ikastetxekoak, Donostiako Maria Reina eskolakoak, Lazkaoko San Benito ikastolakoak, Usurbilgo Udarregi ikastolakoak eta Donostiako La Salle San Luis ikastetxekoak. Guztira, 20 talde eta 73 ikasle. Eta ikasleekin batera, baita UPV/EHUko unibertsitatetako eta zenbait ikerketa-zentrotako 24 ikertzaile ere. Gazteek ikertzaileei aurkeztu dizkieten proiektuak ekainean Bilboko “Elhuyar Zientzia Azokan” aurkeztuko dituzte.

“Elhuyar Zientzia Azoka” eta “Teknozientzia”

Elhuyar Zientzia Azoka Elhuyarren ekimen bat da, eta 10. edizioa izango da 2022koa. Ikasleek proiektu zientifiko edo teknologikoak sortzen dituzte ikasturtean zehar, unibertsitateko ikertzaile eta irakasleen aholkuak gidari. Horietako lan asko ekainean Bilbon egingo den azokan aurkeztuko dituzte.

Teknozientzia azokari dagokionez, aurten apirilaren 9an egingo da. Nafarroako 19 ikastetxetako ikasle-taldeak ari dira proiektuak prestatzen ekimen honetarako, eta horietako asko, Elhuyar Zientzia Azokak ekainean Bilbon egingo duen azokan hartuko dute parte.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia