}

Ikasle eta irakasleentzat Apple-ren ordenagailu berria

2002/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria


Apple-k, hezkuntzako merkatua bereganatu nahian, iMac-aren antzekoa baina merkeagoa den eMac berria merkaturatu du.

eMac-ak 999 dolar inguru balioko du. Ezaugarriak: 7.000 Mhz Power PC G4 prozesagailua, 40 GB-eko disko gogorra, 128 MB-eko memoria eta 17 hazbeteko pantaila.

Apple-ko arduradunek jakinarazi dute iMac-aren pareko ordenagailua dela —baina ez du pantaila laua— eta irakasle, ikasle eta hezkuntza-instituzioek soilik eskuratu ahal izango dutela. Ordenagailu berriari esker, Apple-k garai batean hezkuntzan zuen arrakasta berreskuratu nahi du.

Horrez gain, sagarrak PowerBook G4 ordenagailu eramangarriaren bi bertsio berri merkaturatzeko puntuan dagoela ere jakinarazi du. Batak 800 MHz-eko prozesagailua izango du eta 199 dolar inguru balioko du; bestea, berriz, 667 MHz-eko txipa duena, 2.499 dolarretan salduko da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia