}

I+G+B Joxe Mari Korta Zentroa

2007/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

I+G+B Joxe Mari Korta Zentroa
2007/05/01 | Elhuyar

EHUko Gipuzkoako campusak eraikin berri bat du, I+G+B Joxe Mari Korta Zentroa. Eraikin hori enpresentzako erreferentzia-puntu izatea nahi dute ikerketa aplikatuaren eta teknologiaren transferentziaren alorrean.

Ikerketa-taldeek honako esparru hauetan lan egiten dute: IKT, materialen zientzia eta teknologia, medikuntza kimikoa eta giza- eta gizarte-zientziak.

Eraikin berriak oinarri teknologikoko enpresa-mintegi bat, unibertsitateko spin-off bat eta Bic-Entreprenarigunea gela ditu. Zerbitzu orokor zientifiko-teknologikoak ere hartzen ditu bere barnean (SGIker).

1
231
2007
5
016
Unibertsitateak; Ikerketa-zentroak
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia