}

Euskal Herriko Aurpegiak DVDa kalean da

2005/11/01 Lopez Viña, Rakel - Marketin sailaElhuyar Fundazioa Iturria: Elhuyar aldizkaria

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Elhuyar Fundazioak Euskal Herriko Aurpegiak DVDa jarri dute merkatuan. Gure herrian barrena bidaia eder bat egiteko abagune paregabea da DVD hau, eta gure historia, hizkuntza, kultura, ekonomia eta abar era atsegin bezain erakargarrian ezagutzeko aukera ematen du.
Euskal Herriko aurpegiak DVDa kalean da
2005/11/01 | Rakel Lopez | Marketin Saila / Elhuyar Fundazioa
Euskal Kultur Erakundeko Pantxoa Etchegoin eta Elhuyar Fundazioko Lurdes Ansa DVDaren aurkezpen-ekitaldian.
R. lopez

Euskal Herriko Aurpegiak DVDak Euskal Herriaren ikuspegi orokorra eta laburra eskaintzen die bertako herritarrei eta bisitan datozkigunei. Horregatik, DVD hau turismo bulegoetan erabiltzeko tresna oso baliagarria izan daiteke. Bestalde, atzerrian bizi diren euskaldunak eta Euskal Herria ezagutzen ez duten haien ondorengoak ere kontuan hartu dira DVDa prestatzeko. Azkenik, irakaskuntzan erabiltzeko modukoa ere izan daiteke, proiektuaren arduradunen arabera.

DVD honen atalak hauek dira: Historia, Hizkuntza, Kultura, Ekonomia, Bizimoduak eta Geografia. Euskaraz, frantsesez, ingelesez edo gaztelaniaz ikus daiteke eta ordenagailuan edo telebistan erabiltzeko prestatua dago. Hala ere, beste hizkuntza batzuetara itzuli daiteke, beharren arabera: katalana, alemana... Bestalde, DVD hau interaktiboa denez, ikusleak nola ikusi nahi duen aukeratu dezake: Ekonomia ataletik hasi eta Kulturan amaitu, edota Histeroria rekin hasi eta Bizimodu etan jarraitu.

Burtsa liburua argitaratu du Elhuyarrek

DVDaz gain, Elhuyar Fundazioak I aki Heras ekonomilariak idatzi duen Burtsa liburua argitaratu berri du. Burtsa, ekonomia-erakunde ezagunenetako bat da, dudarik gabe; baina jende gehienak burtsaren nolakotasunari eta funtzionamenduari buruzko esamolde eta topiko gutxi batzuk baino ez ditu ezagutzen. Gero eta ohikoagoa da, halaber, jende arruntak, zuzenean edo zeharka, burtsan partaidetzak izatea, nahiz eta merkatu hori zer den edo zertarako den oso ondo jakin ez. Hortaz, burtsa eta burtsaren funtzionamendua jakingai garrantzitsuak dira gaur egungo gizartearentzat. Liburu honen helburua horixe da, burtsa zertan den erraz eta garbi azaltzea.

Rakel Lopez
2
214
2005
11
28
Enpresa