}

I. ZerNola Olipiada

2003/06/01 Cancio Orueta, Leire - Elhuyarreko zuzendari nagusiaElhuyar Iturria: Elhuyar aldizkaria

“Zer dakizue armiarmei buruz?”

Galdera honekin eman zion hasiera www.zernola.net web guneak I. ZerNola Olinpiadari 2002. urteko urrian. Izena eman zuten 58 ikasgelei erronka bat proposatu zien gure Armix maskotak hilabetero, eta baita horiek gogotsu erantzun ere. Euskal Herriko alde guztietako parte-hartzaileak izan ditugu, Barañain, Zumaia, Donostia, Gernika, Azpeitia, Beasain, Getxo, Ziburu...

Guztira, parte-hartzaileek 6 probari erantzun diete eta 2003ko apirilean jarri zen ZerNola-n azken proba.

Mota guztietako erantzunak egon dira proben aurrean, parte-hartzaileek bidalitako mezuek erakutsi ziguten bezala: batzuentzat errazegiak ziren; beste batzuentzat, aldiz, zailegiak. Iritziak bat zetozen gai batean bederen: sari hobeak nahi zituzten.

Festa Miramongo Zientzia Museoaren laguntzaz ospatu zen.
E. Imaz

Baina ez pentsa sariak nola-halakoak izan direnik. Proba horien erantzunaren arabera bi zerrenda osatu ziren, hileko sailkapena eta sailkapen orokorra, Euskadiko Itzulian bezala. Hileko gela irabazleek hilabetero sari bat jaso zuten: besterik beste, Gipuzkoa zure esku mahai-jokoa, CDak, liburuak, bideoak, ... Sailkapen orokorreko gela irabazleak, berriz, gelakide guztientzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Hondarribiko aterpetxean, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirolak Departamentuaren laguntzari esker.

Olinpiadetan sortutako giroa elkarrekin bizitzeko topaketa batzuk antolatu genituen eta pasa den maiatzaren 23an parte-hartzaileek elkar ezagutzeko aukera izan zutenMiramongo Zientzia Museoan. Museoari bisita egin ondoren, eskola guztietako gazteek elkarrekin jolastu zuten.

Beraz, I. Zernola Olinpiadaren azken kalejira egin ondoren, prestu ari gara hurrengo olinpiada prestatzen; guztion gustukoak izan daitezen egingo dugu lan.

II. ZerNola Olinpiadaren txupinazoa urrian botako dugu, ikasturte berria gogoz hasteko.

Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten ikasle eta irakasle guztiei eta hurrengo olinpiadetan ere gurekin izatea espero dugu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia