}

Hotzaren, mentolaren eta minaren proteina

2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hotzaren, mentolaren eta minaren proteina
2007/07/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Ikertzaileek frogatu dutenez, saguek proteina bakar batean hautematen dituzte hotza eta mentola, eta litekeena da pertsonetan ere gauza bera gertatzea. TRPM8 izena du proteina horrek, eta hotzak mina baretzeko duen gaitasuna ere kontrolatzen du. Proteinak, ordea, ez du eragiten 10 ºC-tik beherako hotz mingarrian.

TRPM8 beroa eta kapsaizina (piperrak min egiten dituen substantzia) detektatzen dituztenen familia berekoa da. Proteina horiek hainbat neuronaren mintzean daude, eta kanpoko seinaleen arabera ireki edo ixten diren kanalak eratzen dituzte.

Bai saguek bai pertsonek TRPM8 proteina kodetzen duen gene bat dute, eta, laborategian, biek irekitzen dute kanala tenperatura 27 ºC-tik jaisten denean. Orain, elkarren artean harremanik ez duten hiru ikertzaile-taldek proteina horren generik gabeko sagu transgenikoak sortu dituzte, proteinaren funtzioak aztertzeko. Ikerketak hotzarekiko neurriz kanpoko sentikortasuna duten pertsonak tratatzeko baliagarriak izango direla espero dute ikertzaileek, besteak beste. Izan ere, TRPM8 proteinarik gabe, saguek ez dute sentitzen hotz handiak eragiten duen mina.

1
233
2007
7
017
Anatomia/Fisiologia; Biokimika
Berriak labur
9

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia