Hondakin-uren kontrola

Hondakin-uren kontrola


Industriako hondakin-uren jarduera mikrobiologikoa zehatz neurtzeko metodo azkarragoa eskuragarri dago jada.

Emaitzak lagina jaso eta zenbait segundotara prest daude, eta horri esker, tratamenduaren errendimendua handitzeaz gain, ekipo industrialen funtzionamendu eta garbiketa hobeak lortzen dira.

Metodoaren azkartasunak mikroorganismoen ugaltzea galarazten du gainera. Hondakin-urei gehitzen zaizkien erreaktiboek mikroorganismoen zeluletako ATP molekularekin erreakzionatzen dute, eta erreakzioaren ondorioz sortzen diren argi-uhinak neurtuz kalkulatzen da lagineko jarduera mikrobiologikoa.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingurumena