Hizkuntza-teknologiako ikerketen berri BerbaTek webgunean
2011/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Berbatek proiektuko bost eragileek --Elhuyar Fundazioa, EHUko Ixa eta Aholab ikerketa-taldeak eta Vicomtech eta Robotiker zentro teknologikoak--, Eusko Jaurlaritzako Industria eta Kultura Sailen laguntzarekin, www.berbatek.com webgunea plazaratu dute, hizkuntza-teknologietan egiten ari diren azken ikerketen emaitzak gizarteratzeko asmoz. Webgunea dinamikoa da, etengabe eguneratzen da (automatikoki), eta hizkuntza-teknologien inguruko berriak ematea du helburu. Besteak beste, teknologia horien inguruko ekitaldien agenda bat eskaintzen du, bai eta partzuergoko kideen albisteen gune bat eta hizkuntza-, ahots- eta multimedia-teknologien behatoki bat ere, alor horretako berrikuntzei jarraitu ahal izateko. Gainera, BerbaTek proiektuan sortuko diren argitalpen, aurrerapen eta demoak ere ikusgai izango dira webgune horretan.

Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia