}

Historiaurreko hezurrezko tresnak Hegoafrikan

2001/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hegoafrikako aztarnategi arkeologiko batean aurkitu dituzten hezurrezko tresnak erakutsi ditu Arizonako Unibertsitateak. 70.000 urte inguru dituzte tresna horiek, eta, beraz, hezurrak landu eta tresnak egiteko teknologia uste zena baino zaharragoa dela ikusi da.

Orain arte ezagutzen ziren hezurrezko tresna zaharrenak Goi-Paleolitokoak ziren, hau da, asko jota orain dela 35.000 urte ingurukoak. Gainera, Hegoafrikako tresnak agertu arte, ezagutzen ziren hezurrezko tresna zaharrenak Europan aurkitu izan dira. Azken aurkikuntza horren arabera, hezurrezko tresnak egiteko teknologiak Afrikan izan dezake jatorria.

Teknologia horien ezagutzaren aztarnak Europan baino 35.000 urte lehenago Afrikan agertzeak eragina izan dezake lehenengo gizakien eboluzioaren eta migrazioen inguruan dauden hipotesietan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia