Hiru zenbakien teorema
1993/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Lucio Giadouro-Astori ikerlari italiarrak teorema baten berri eman du, triangelu zuzenei buruzko ekuazioak erro karratuak erabili gabe ebazteko. Teorema honek jatorria Mesopotamiako orain dela 4.000 urte inguruko taula batean du. Irakeko Museoan dago aipatutako taula, bertan triangelu isoszelea, neurri batzuk eta erabilera esplikatzen duen testua dituelarik.
Matematikari italiarrarentzat idazti hark triangelu zuzen jakin bateko infiniturainoko berredura-segidak eratzeko prozedura algoritmikoa definitzen zuen.
Horretan oinarrituz Giadouro-Astori jaunak hiru zenbakien teorema deitutakoa ezarri du. Hasieran “prozedura unibertsala” ipintzen du, zenbaki piramidalak aurkitzeko algoritmoa duelarik. Zenbaki hauek Fibonacci-ren seriearen arabera antolaturik daude, zeinak urrezko zenbakira (1,6180339) baikaramatza.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia