}

Hiru dimentsiotako gizakia

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela urte asko aurkitu zituzten neanderthaleko hiru urteko mutikoaren hezurrak aztarnategi batean eta orain arte hezur-multzo soiltzat hartu izan da. Orain berriz, hezurretatik abiatu eta garezurra oso-osorik sortzea lortu dute zientzilariek.

Hiru urteko mutiko kozkorra zen. Europan azken glaziazioan zehar (duela 80.000-35.000 urte bitartean) bizi izan zen neanderthal gizakia familiako kidea, hain zuzen. Duela urte asko aurkitu zituzten bere hezurrak aztarnategi batean eta orain arte hezur-multzo soiltzat hartu izan da. Orain berriz, hezurretatik abiatu eta garezurra oso-osorik sortzea lortu dute zientzilariek. Alabaina, hiru dimentsiotako irudia baino ez da medikuntzako eta kirurgiako teknikak erabiliz osatu dutena.

Jendeak uste baino informazio gehiago emango du irudi horrek, besteak beste neanderthal gizakia eboluzioaren zein une zehatzetan kokatu behar den argitzeko erabiliko da. Zientzilariek diotenez, baraileko egitura da oraingoz informazio-iturririk garrantzitsuena. Garezurrak zein bolumen zehatza zuen jakin dugu eta datu hori ezagututa, errazago gertatuko baita garai horretako eta gaur eguneko gizakiaren artean eman den garapena aztertzea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia