}

Hiritako trafikoa

1989/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Hirietan egoten diren trafiko-arazoak konpondu asmoz Raoul Parienti matematikari frantsesak miniautomobil elektriko bat asmatu du. REVA du izena.

Automobil hau martxan jartzeko ez da giltzarik behar; txartel magnetiko bat baizik.

Automobilak parking berezietan egongo lirateke eta erabiltzaileak bere txartel pertsonalaren bidez bat har lezake, egin beharrekoak egin eta gero automobila beste parking batean utziko luke. Alokatzeko automobilak izango lirateke.

REVA

k pasaiarientzat bi toki ditu, 2,2 m-ko luzera du, 5 kW-eko bi motore elektrikoz dabil eta 65 km/h-ko abiaduraz 150 km egin ditzake. Automobil hau hiri handietako trafiko-arazoak arintzeko baliagarria izan daiteke eta Proventzako zenbait udal serio aztertzen ari da REVA sistema.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia