Hipopotamoaren aerodinamika
1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Animalia handi honen izen zientifikoa Hippopotamus amphibius da eta ibaitako zaldia dela esan daiteke. Uretan babesten du bere azal leuna eguzkitik eta uretan babesten du bere burua piztien erasoetatik. Hipopotamo heldua bost minutuz egon daiteke urpean hamar metroko sakoneran, baina interesgarriena urpean ibiltzeko duen trebetasuna da. 20 km/h-ko abiadura lor dezake, nahiz eta urak eskainitako erresistentzia handia izan.
Adituek diotenez, bere gorputzaren forma aerodinamikoari esker korrika doanean lurraren kontra mantentzen da eta ez du gora egiten. Gauza beretsua gertatzen zaie 1 formulako bolidoei ere. Hipopotamoak duen mutur inklinatuak, bolidoetan atzeko aleroiak bezalatsu jokatuko luke.
Horrez gain hipopotamoak hanka motzak ditu eta grabitzaio-zentroa oso behean du. Horregatik urpean 10 km/h-ko abiaduraz doanean lurrerantz 230 kiloko indarra du eta 45 zaldiko potentzia dauka. 20 km/h-ko abiaduraz doanean berriz, potentzia 365 zaldikoa da eta lurreranzko bultzada 920 kilokoa.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia