Hezur kaskarragoak anorexia baduzu
2005/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Pertsona osasuntsuekin alderatuta, elikaduraren asaldurak dituzten gaixoek arrisku handiagoa dute hezurretako gaixotasunak izateko, osteopenia edo osteoporosia garatzeko, adibidez.
Elikaduran dituzten gabezien eta hipogonadismoaren ondorioa da hori. Nafarroako Unibertsitate Klinikak egin du ikerketa elikaduraren asaldurak dituzten neskato eta gaztetxoen hezur-masa neurtzeko. Lan horrek Pediatriako Amagoia saria jaso du.
Hezurrak osatzeko prozesuan erabakigarriak izan daitezkeen faktoreak aurkitzen ere saiatu dira ikertzaileak. Horretarako, gene batzuen aldaerak ikertu dituzte. Izan ere, markatzaile genetikoak lagungarri izan daitezke ikusteko zer gaixok duen hezurretako gabezia horiek izateko joera handiagoa.
Gainera, kontuan izan behar da egungo tratamenduek ez dutela hezur-masaren galera hori osorik konpontzen, eta, hargatik, gaixotasunaren hasieratik ziurtatu behar da gutxienez nahiko kaltzio eta D bitamina hartzen dela, bi osagai horiek oso garrantzitsuak baitira hezurrak eratzeko.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia