}

Hemofilia eta VII faktorea

2000/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bada denbora medikuek VIII faktorea deritzon proteina ezagutzen dutena. Proteina odolusteak geldiarazteko gai da eta hemofilia tratatzeko erabiltzen da. Ikerltzaileek beste aurrerapauso bat eman dute orain, proteina horren egitura atomikoa aurkitu baitute.

Aurkikuntza Seattle-ko Minbiziaren kontrako Ikerketa Zentroan egin dute eta horretarako proteinaren gune berezi bat aztertu dute: odoleko zirkulazio-arazoak sumatu eta koagulazio-prozesua hasiarazten duen gunea. Egitura ezagututa, proteinak nola funtzionatzen duen jakitea da hurrengo pausoa. Hala, VIII faktorearen aplikazio posibleen eremua zabal liteke; hemofiliaren tratamenduan ezezik, apoplexia eta bihotzekoak tratatzeko ere erabili ahal izango da beharbada. Proteinaren funtzionamendua ezagutuz gero, odolaren koagulazioa eragin ordez, kontrako efektua eragin dezaketen eratorriak sintetiza litezkeela diote ikertzaileek. Horiei esker, odola arintzeko egun erabiltzen diren substantziek baino bigarren mailako eragin gutxiago lituzketen sendagaiak izango genituzke merkatuan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia