Hegazti-gripearen gaiztotasunaren gakoa
2007/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Hegazti-gripearen gaiztotasunaren gakoa
2007/11/01 | Elhuyar
Hegazti-gripea eragiten duen H5N1 birusa organismoan nola banatzen den eta haren patogenesia zein den azaldu dute, The Lancet medikuntza-aldizkarian argitaratutako artikulu batean. Lehen uste zuten birusa biriketan baino ez zela hazten, baina, ikertzaileek frogatu dutenez, arnas aparatuan ez ezik, urdailean eta hesteetan, immunologia-sisteman eta nerbio-sistema zentralean ere hazten da, eta plazenta zeharkatzeko gai ere bada. Orain argitaratutako datuak oso garrantzitsuak dira ikerketa klinikoak, patologikoak eta epidemiologikoak egiteko, eta eragina izango dute osasun publikoan eta osasun-langileetan.
1
236
2007
11
017
Medikuntza
Berriak labur
9
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia