}

Hegazkinak muntatzeko robota

2005/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

em/>

Fatronik zentro teknologikoak zehaztasun osoz zulatzen duen robot mugikor igokari bat egin du; bereziki, aeronautika-sektorean erabiliko da.

Robot arina da, eta gai da bere kabuz hegazkinaren egituran lan egiteko. Izan ere, zulaketa-lanak zehaztasunez egiteko eta ondoren muntaia errematxatzeko diseinatu dute. Edozein materialen gainean lan egin dezake, eta hegazkinaren egituran inongo arazorik gabe mugitzen da, haren kurbadurara moldatuz.

Robotak baditu abantaila batzuk: sistema finkoak baino merkeagoa, txikiagoa eta malguagoa da, besteak beste.

Fatronikek patentatutako robota beste sektore batzuetan erabiltzeko egokitu daiteke, esaterako, ontzigintzan, eraikinak garbitzen eta abar.