}

Hegan egiteko ibilgailu berria

1999/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ameriketako Estatu Batuetako armadako piloto ohi bat pertsona bakarreko hegan egiteko ibilgailuaren azken prestaketak egiten ari da NASAko Ames Research Center-aren laguntzaz.

Mota horretako lehenengo ibilgailua izango denak bi turbina handi ditu eta 90 minutuz egin dezake hegan. Denbora hori igaro ostean lurreratu eta berriz ere erregaia hartu beharko da. NASAri bereziki interesgarria iruditu zaio proiektua eta dagoeneko asmatzailearekin harremanetan jarria da produktua merkaturatzeko aukerak
aztertze aldera.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia