Haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko egitasmoari saria

2017/11/22 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Bittor Rodriguez Rivera Arg. EHU

Gaur jasoko du Bittor Rodriguez Riverak eskolan elikadura osasungarria sustatzearen aldeko NAOS Estrategiaren X. Saria, AECOSAN Espainiako Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren eskutik.

Rodriguez EHUko eta CIBERobn zentroko irakasle eta ikertzailea da, eta haurren artean fruta eta barazkien kontsumoa sustatzeko programa bat zuzentzen du, Gasteizko Udalarekin batera. Egitasmo hori emaitza onak ematen ari da, eta beste zenbait sari ere irabazi ditu aurretik. Orain bigarren fasean dago, eta AECOSANek egindako lana aitortzea erabaki du, sariaren bitartez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia