Harrizko ostadar sakratua

Goiko irudia Koloradoko arroilan hartu du Ikonos sateliteak. Harrizko zubi ikusgarriari erreparatuta, ez da harritzekoa hango biztanleek sakratutzat hartzea. Zubiak 88 m-ko altuera du, eta 86 m-ko bidea egiten du alde batetik bestera.

Zientzialarien esanean, lurralde hartan muturreko klimak eta kondizioak txandakatu dira denboran zehar. Triasikoan eta Jurasikoan, esaterako, batzuetan itsaso eta besteetan basamortu izan zen, eta, horren ondorioz, jalkin oso desberdinak eratu ziren. Horregatik du uraren joan-etorriak halako eragina harrietan.

Gehiago jakiteko, egin klik NASAren gune honetan edota parke nazionalak ostadar zubiarentzat duen gunean.

Ana Galarraga Aiestaran

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali