}

Harri urdin misteriotsua

1996/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazkian ikusten den harriak ezaugarri bitxia du: mikroskopioan argi polarizatuaz aztertzen denean kolore urdinetik purpura-kolorera eta purpura-koloretik kolore zuri distiratsura pasatzen da.

Anna Grayson geologoak Marokon dendatxo batean aurkitutako “kaleidoskopio-harria” Londresen lehen aldiz erakutsi dute Zientziaren Astea dela eta. Harri honen ezaugarri harrigarria, mikroskopioan argi polarizatuaz aztertzen denean kolore urdinetik purpura kolorera eta purpura-koloretik kolore zuri distiratsura pasatzea da. Kolore-aldaketa horiek sei milioi kristal-zuntzek argi-izpiei ezarritako “ibilbideari” zor zaizkiola uste da.

Dena dela, mineral honen egitura kimikoaz eta jatorriaz deus gutxi dakigu. Londresko Historia Naturaleko Museoan diharduten ikertzaileentzat behintzat, berebiziko buruhaustea da. Urtero berrogei bat lagin berri aurkitzen dira, baina gehienak oso txikiak dira eta asko ezin dira begi hutsez ikusi. Goiko harriak kilo eta erdi pisatzen du eta erraldoia dela esan daiteke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia