Hiru dira hitzarmenaren ardatzak: haririk gabeko teknologiaren arloan sortzen diren aukerei segimendua egitea, zerbitzu eta produktu interesgarriak atzematea eta zerbitzu zein proiektu pilotuak garatzea. Aldi berean, Europatik, Eusko Jaurlaritzatik eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Ministeriotik sustatutako proiektuetan elkarrekin parte hartuko dute.
Telekomunikazioen eta segurtasunaren alorrean, GPRS eta UMTS telekomunikazio-sistemei eta HIPERLAN edo WLAN802.11b haririk gabeko sareei eutsiko diete batez ere.
Carton Virto, Eider
Elhuyar Zientzia