}

Haginaren zukua

1994/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Taxolaren egitura.

Julio Zesarrek Galiako Gerraz liburuan Eburoien tribuko Katavolko buruzagiak haginaren (Taxus Boccota) erauzkin bat edanez bere buruaz beste egin zuela aipatzen du. Haginaren erauzkin pozoitsuak antzinatik ezagutzen dira. Bere ahaide den Bareko haginaren (Taxus brevifolia) erauzkinen zitotoxikotasuna (zelulak hiltieko ahalmena) 1964.ean ezagutu zen. Erauzkin horien osagaiak analizatu zirenean taxol izeneko konposatua isolatu zen eta botika antikantzeroso eragingarria zela ikusi zen.

Arazo latza ordea, urritasuna. 3 mg taxol lortzeko (dosi bat gutxi goiti beheiti) 100 urteko zuhaitza bota behar da. Zentzugabekeria! Taxola sintetizatzea izan da munduko kimikari askoren azken hogei urteotako ametsa. K.C. Nikolauk zuzendutako taldeak lortu berri du sintesia (NATURE, 1994ko otsailaren 17koa). Sintesi honek ez du taxolaren masa produkzioa posible egingo seguruenik, 28 urratseko prozesua baita, baina saio klinikoak asko erraztuko ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia