}

Habia utzi beharraz

1995/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Zikoina gazteen %25 inguruk gurasoek eratutako habia utzi eta beste zikoina helduren baten habian onartua izaten ahaleginduko da. Berriki jakin ahal izan dugunez, umaldian kide asko dagoenean, zikoina gazteek ez dute sendiarekiko batere begirunerik izaten: mantenua ziurtatu ahal izango dutelakoan, habia utziko dute eta kide gutxiagoko habiren batera joko du. Gauzak ongi, bigarren habi horretan onartua izateko arazorik ez du izango baldin eta habitik ihes egindako beste zikoina gazterik aurretik iritsi ez bada. Izan ere, bigarren “okuparik” ez da zikoin-habietan onartzen. Naturak jarrera abegitsuen eta gehiegikerien arteko muga jartzen asmatu du, agidenez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia