}

Gripearen birusaren amarruak

2004/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ikertzaileek ez dute lortu gripea sendatzeko tratamendu eraginkorrik. ikertzaileek ikusi dute nola egiten dion aurre birusak botikari. Birusak kanal hori estutzeko edo zabaltzeko ahalmena dauka.

Ikertzaileek ez dute lortu gripea sendatzeko tratamendu eraginkorrik. Askorentzat gripea ez da oso gaitz larria; astebete inguru pasatuta, botikarik gabe sendatzen da. Baina adineko jendearentzat eta populazioaren hainbat talderentzat, gripea hilgarria da. Urtean 40 mila lagun hiltzen dira gripeak jota.

Gripearen aurka erabiltzen den botiketako bat symmetrel generikoa da. Birusa suntsitzeko, protoiak garraiatzeko kanal batera lotzen da; hala, kanala blokeatzen du, eta birusak ezin du funtzionatu, ezta ugaldu ere. Sarritan, ordea, botikak ez du birusa galarazten.

Orain, ikertzaileek ikusi dute nola egiten dion aurre birusak botikari. Birusak kanal hori estutzeko edo zabaltzeko ahalmena dauka, eta, beraz, botikak ez du blokeatzerik lortzen.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia