Grafenoari porfirinak gehituta, haren ezaugarriak hobetzea lortu dute

2017/01/11 Helene Armentia Artzak - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Porfirinak lotu dizkiote grafenoari, haren ezaugarriak hobetzeko. Arg. Yuanqin He/Municheko Unibertsitate Teknikoa

Municheko Unibertsitate Teknikoko (TUM) ikertzaile-talde batek grafeno-xaflei porfirinak, klorofilaren eta hemoglobinaren parte diren eraztun proteikoak batzea lortu du.

Egitura hibrido berri horiek oso erabilgarriak izan litezke elektronika molekularraren arloan, non zirkuitu elektronikoak molekula-unitatez osatuta baitaude, baita erreakzio kimiko asko azeleratzen dituzten prozesu katalitiko ugaritan eta gasen sentsore berrien garapenean ere.

Nature Chemistry aldizkarian argitaratu dute ikerketa.