GPT-4 txata pertsonak baino eraginkorragoa da iritzia aldarazten debateetan

GPT-4 txata pertsonak baino eraginkorragoa da iritzia aldarazten debateetan


AEBn egindako ikerketa batean frogatu dute, Internet bidezko debateetan, GPT-4 adimen artifizialeko txata pertsonak baino % 64 hobea dela bestearen iritziak edo usteak aldarazten, besteari buruzko informazioa ematen zaionean (generoa, adina, ikasketa-maila, lan-egoera eta afiliazio politikoa). Aldiz, txatari ez bazaio informazio pertsonalik ematen, ez dago diferentziarik pertsonaren eta txataren artean.

Debateak egoera kontrolatuan egin ziren, eta gai soziopolitikoei buruzkoa izan ziren, hala nola erregai fosilak debekatu behar ote diren. Nature Human Behaviour aldizkarian argitaratu dituzte emaitzak, eta esan dute azterketa gehiago egin behar direla, txaten erabilerak sor ditzakeen arriskuak aurreikusteko. Hain zuzen, esperimentuak agerian utzi du txata gai dela informazio pertsonala baliatzeko, limurtzaileagoa izateko.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Giza zientziak