}

Gizonezkoentzako kontrazepziozko pilula martxan

2000/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Edinburgoko Unibertsitateko ikertzaile-talde batek gizonezkoentzako kontrazepziozko sistema izan daitekeena arrakastaz frogatu du.

31 gizonezkori, batetik, 300 mg testosterona zituen pilula txertatu zitzaien sabel-paretaren behealdean eta, bestetik, 8 astez eta egunero desogesterol-dosi aldakorrak jaso zituzten. Tratamenduaren ondorioz, dosien arabera esperma-kontzentrazioak murriztu egin ziren. 10 gizonezkok oligozooespermia zorrotza (oso espermatozoide gutxi) izan zuten eta 3k, berriz, azoospermia (espermatozoiderik ez).

"Botika" berak erabiliz eginiko beste ikerkerta batek ere oso emaitza onak eman ditu. Ikerketak 6 hilabete iraun du eta espermatozoide-kopurua ia zerora murriztea lortu da.

Metodoa eraginkorra, segurua eta itzulgarria da; hau da, onargarria izateko baldintza guztiak betetzen ditu.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia